Soinuaren sukaldetik

Aupa! Eskerrikasko nere blog honetan sartzeagatik! Hau irratia bezalako zeozer da: Hemen inork ez daki nork irakurtzen dituen bere hitzak (onerako eta txarrerako), baino beti bizi gara horren esperantzan. Irakurriak izateko esperantzan, dinot. Irrati uhinak, berriz, haizeak eramaten ditu, eta hitz hauek hemen gelditzen dira. Mmm, ondo pentsatu behar zer idatzi, badaezpada… Are gehiago ni bezalako astapotro-ezjakin batek, burutik mingainerako bidea zeharo motelduta duenak, eta burutik teklaturakoa ez oso trebea behintzat.

Ez nazazue epaitu formagatik, ez bait naiz letra gizona. Ni zientziatakoa naiz, Excel bat, orain esaten den moduan. Beti eman dit arreta gehiago irrati baten tripak, bertan entzuten dena baino. Zer egingo diot ba… Baina saiatuko naiz gauzak esplikatzen ahalik eta hoberen.

Afizioa eta ofizioa. Trikitilari zahar batek behin esan zidan hauek biak topo egiten dutenean, maalo. Orduan hasten dela dena izorratzen. Eta nere ofizioa, soinu teknikaria, kanpotik ikusita zoragarria badirudi ere, badu bere “baina”, beste ofizio guztien moduan. Hemen denak ez dira lentejuelak, argi mugikorrak, soinu zerutiarrak eta txiribitak. Beno, zuen lanean bezala. Lana lana da. Eta saiatu gaitezen ahalik eta gehien disfrutatzen honetan, lana izateak berak badu eta meritu nahikoa.

Soinu teknikariak soinuaren sukaldariak gara. Generoa hartu eta entzulearentzako prestatzen dugu. Genero ona bada, erraz aterako da plater duina. Txarra bada, aamigo, orduan jartzen da benetan eltzea sutan: Ortxe ikusten da sukaldariaren balioa. Noski, ez hemen eta ez inon zaila da “berezo” guztien gustoa egin.

Baina ez da nere asmoa tarte honetan gure txapa teknikoarekin irakurlea nazkatzea. Hemen, soinuaren sukaldetik, nere begiek ikusten dutenaz hitzegin nahi nuke, nere belarriek entzuten dutena eta nere bihotzak sentitzen duena. Komiki batetan lez, biƱetaz bete nahi nuke tarte hau. Eta maiz bada hobe. Baina nik daukadan cyber-fundamentuarekin… ez dakit ba.

Ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu